Ateak zabaltzeko eguna egoiliar izango direnentzat

Pasa den martxoaren 28an, 2023ko Ate Irekien Jardunaldia egin zen, egoiliargaiei Donostia Unibertsitate Ospitalean eskaintzen diren espezialitateak ezagutarazteko. Medikuntza, erizaintza, biologia, farmazia eta psikologiako 140 ikasle lizentziadun baino gehiago bertaratu ziren.

Agustin Agirre Donostialdeko ESIko gerentearen ongietorriaren ondoren, Begoña Azkarate, Donostiako Unibertsitate Ospitaleko ikasketaburuak, eta Eulali Mariñelarena, Gipuzkoako Familia eta Komunitate Arretarako Irakaskuntza Unitate Multiprofesionaleko ikasketaburuak azaldu zituzten bi irakaskuntza-unitateen ezaugarriak, eta bertaratutakoei dei egin zieten gure herrialdean bere plaza aukera zezaten animatuz.

Ondoren, ikasleek gehien interesatu zitzaizkien espezialitateei buruzko informazioa jaso zuten, eta zerbitzuetara bisita egin zuten.