Autobus lineetako aldaketak, Behobia-Donostia lasterketa dela eta

Igande honetan, azaroak 9, BEHOBIA – DONOSTIA lasterketa dela eta, ibilbide aldaketa hauek egongo dira indarrean:

2.1 ibilbidea Hondarribia – Donostiako Unibertsitate Ospitalea

Hurrengo autobus geltokiak kenduko dira:

   – Zubi-muxu plaza (Hondarribia kalearen izkina)

   – Nafarroa etorbidea (Dunboa anbulategia)

   – Nafarroa  etorbidea (1. autobus geltokia)

   – Nafarroa  etorbidea (2. autobus geltokia)

   – Kolon pasealekua (FEVE tren geltokia)

Geltoki hauek kenduko dira eta Kolon eta Aduana pasealekuaren izkinan dagoen oinezkoentzako pasabidera lekualdatuko dira.

3.3 ibilbidea Hernani – Donostia Unibertsitate Ospitalea

Boulevard geltokia kenduko da eta Bengoetxea kalera lekualdatuko da (Lehen Mailako Arreta Zentroaren ondoan).