2023ko barne-mugikortasuneko zerrendetarako eskabideak irekitzea

Web-orria
2023ko zerrenda bidezko barne-mugikortasuna. Data: 2022ko azaroaren 24a
Helburua Donostialdeko ESIan zerrenden bidez egiten den barne-mugikortasunerako eskaerak egiteko epea zabaltzen da
Deialdiaren ebazpena  2196/2022 deialdiko Ebazpena, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Zuzendari Gerentearena
Ebazpenaren argitaratze-data 2022-ko arazoaren 24a
Eskaerak egiteko epea

 

Lanpostu hau eskatu nahi duenak 10 egun baliodunetako epea izango du, deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik hasita: 2022ko azaroaren 25etik abenduaren 12ra (biak barne)
Prozesuaren araudia 2019ko azaroaren 27ko akordioa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluarena.

Osakidetzako administrazioa kontseiluaren 2015eko ekainaren 10eko akordioa. (Indargabetuta, 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren bidez, erakunde bakoitzeko unitate eta zerbitzuetan aldi baterako barne-mugikortasunari )dagokionez izan ezik).

Lekualdatze-lehiaketa irekia eta iraunkorra

Erabakia, 2021eko uztailaren 21ekoa.

Osakidetza – Euskal osasun erbitzzuko Administrazio Kontseiluarena, 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren hutsak zuzenten dituena

Harremanetan jartzeko Rakel Errasti: 837241

Cristina Fuentes:  83 6114

Profesionala artatzeko unitatea: 837318

Posta elektronikoa: OSID.UAP@osakidetza.eus

CAU Osakidetza: 806350. Norbideko pasahitzarekin arazoak izanez gero

 

NOLA EMAN IZENA

“Barne-mugikortasuneko eskaerak” izeneko aplikazioan sartzeko, hurrengo esteka http://s932030mugiko01/OSID-Mugikortasuna/login.php

kopiatu ezazu ondoko nabigatzailetako batean Google Chrome edo Mozilla Firefox (Internet explorer ez dabil)

eta jarraitu, urratsez urrats, erabiltzailearen gida:  Nola eman izena

OHARRA: 2022ko zerrendetan izena emanda dauden pertsonek, 2023ko mugikortasunean parte hartu nahi badute, berriro eman beharko dute izena

AUKERA DAITEKEEN UNITATEEN ZERRENDA: 

Familia Medikua

Pediatriako Medikua

Odontologo

Erizaina

Emagina

Fisioterapeuta

Erradiologiako teknikaria

Laborategiko teknikaria

Administraria

Administrari laguntzailea

Erizaintzako laguntzailea

Mantentze-lanetako ofiziala

Zeladorea

Zerbitzuetako langilea