Begoña Enriquez, Donostialdeko ESIko Amara Berriko Anbulatorioko Tabakoaren Batzordeko erreferentea: “Edozein momentu da ona erretzeari uzteko”

Maiatzaren 31n mundu osoan ospatzen den Tabakorik Gabeko Mundu Eguna dela eta, Begoña Enriquez Donostialdeko ESIko Amara Berriko Anbulatorioko Tabakoaren Batzordeko erreferenteak azaldu digu zein diren Osakidetzak erretzeari uzteko eskaintzen dituen programak eta aukerak, eta noiz eta nora jo behar duen erretzaile batek erretzeari uzteko. Bestalde, erretzeari uzteko prozesua nolakoa den eta gure erakundean tabakismoari nola aurre egiten zaion kontatu digu.