Behazun-bideetako minbiziaren garapenean inplikatutako mekanismo bat identifikatu dute

Biodonostia OIIko Gaixotasun Hepatikoen Taldeko ikertzaileek nazioarteko azterlan batean parte hartu dute, Cima – Nafarroako Unibertsitateak koordinatuta, eta FOSL1 geneak kolangiokarzinomaren agerpenean eta progresioan duen funtsezko eginkizuna berretsi dute. Lanaren emaitzak Journal of Hepatology aldizkari zientifikoan argitaratu dira. Lan honetan, Navarrabiomed, Alemaniako Regensburgeko Unibertsitatea eta Estatu Batuetako Rochester Unibertsitateko ikertzaileek ere parte hartu dute.

Informazio gehiago