Berrikuntza osasunean, marea geldiezina

Uztailaren 7an eta 8an, Miramar Jauregian, EHUren Udako Ikastaroen barruan, Biogipuzkoa Osasun Ikerketa Institutuak antolatutako “Itsasgora: osasun berrikuntzaren olatu eraldatzailea” ikastaroa egin zen. Ikastaroaren aurkezpena Olatz Arrizabalagak eta Itziar Vergarak (Biogipuzkoa OII), ikastaroaren zuzendariak, egin zuten. Bertan azaldu zutenez, ingurune aldakor batean, osasun-sistema iraultza eta eraldaketa bizitzen ari den honetan, ikastaroaren helburua parte-hartzaile guztiak horietako kide izatera gonbidatzea zela.

BERRIA