BIDAIDE: euskarazko testuak orrazteko zerbitzua

Euskaraz prestatutako testuak orrazteko BIDAIDE zerbitzua eratu du Donostialdeko ESIaren Euskara Arloak.

Trebakuntza arloko eskaintza berezi hau lanegunetan burutuko da eta, era berean, erabiltzaileek arreta jaso ahal izateko, honako helbide honetara hitzordua aurretik eskatu behar izango dute:

OSID.ZBGIZABALIABIDEAK.EUSKARA@osakidetza.eus

Behar izatekotan, telefonoz ere hitz egin dezakezue zerbitzuaren arduradunarekin Euskara Arloko honako zenbaki honetan:  83 74 16

Gainera, orrazketari buruz aurrez aurre solas egitea errazteko asmoz, ostiraletan 09:30etatik 12:30ak arte PERTSONALEKO DEPARTAMENDUAren gelan (Ama-haurren eraikineko -2 solairuan) hartuko ditugu zerbitzua erabiltzeko hitzordua eskatu dutenak.

Zerbitzuaren hartzaileak laneko arlo teknikoan ahoz eta idatziz euskaraz komunikatzeko gai diren Donostialdeko ESIaren lankide guztiak izango dira. Beraz, 3. Hizkuntza Eskakizunaren inguruko gutxieneko ezagutza eta orraztu beharreko lanak azken ukituak aurretik emanda bidaltzea eskatuko diegu zerbitzuaren erabiltzaileei.

Euskara Arloak argi eta garbi utzi nahi du ekimen hau ez dela itzulpen-zerbitzua. Aitzitik, bere xedea euskarazko erredakzioa sustatzea da eta, horrekin batera, jendaurreko ahozko azalpenak (prestakuntza, saioak, ikastaroak) emateko balio duten testuak prestatzen laguntzea.

Ondorioz, Euskara Planaren helburuak betetzeko tresna osagarria eta lankideon jarduna euskaraz ere bete ahal izateko lagungarria izatea espero dugu.

Azkenik, testuak Word edo Power Point formatuetan tratatuko direla gogorarazi nahi dugu.