Biodonostiak 30.000 € jaso ditu Katxalinek antolatutako martxa solidarioan

Jai-giroan, emakumeak, gizonak eta haurrak kamiseta arrosarekin jantzita ikus zitezkeen. Martxari ekin aurretik, Katxalineko ordezkariak Garbiñe Aramendik 30.000 euroko txekea (inskripzioekin bildutako kopurua) eman zion Biodonostiako zuzendari zientifikoa den Itziar Vergarari. Bertan izan ziren ere Sara Manzano, Florencia Soler, Paloma Petit eta Ander Urruticoechea Institutuko Bularreko Minbizia Taldeko ikertzaileak, eta horiek guztiak ere gehitu zitzaizkion ibilaldiaren ibilbideari.

Informazio gehiago