Biodonostiako ikertzaileek datu epidemiologikoetan oinarritutako gaixotasun neurodegeneratiboen zuhaitz genealogikoa diseinatu dute

Marcos J. Araúzo-Bravo doktorea buru duen Biodonostiako Biologia Konputazionala eta Sistemen Biomedikuntza Ikertzeko Taldeak “Genealogy of the neurodegenerative diseases based on a meta analysis of age stratified incidence data” artikulua argitaratu berri du Scientific Reports aldizkarian. Bertan, gaixotasun neurodegeneratiboak urratsen bidez sortzen direla egiaztatzen duen algoritmo baten diseinua jasotzen da. Urrats horietako batzuk ohikoak dira gaixotasun neurodegeneratiboen tipologietarako. Ikerketa hori bat dator Institutuaren Zahartze-estrategiarekin, eta hainbat ikerketa-talderen zeharkako lankidetzaren emaitza da.