Biodonostiako ikertzaileek kolon eta ondesteko minbiziaren oinarri genetikoei buruzko orain arteko ikerketarik handiena egin dute Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen artean

Kolon eta ondesteko minbizia (KOM) da eragin handiena duen minbizi motetako bat, eta heriotza eragiten duen bigarren kausa herrialde garatuetan. Egileek espero dute lan hau baliagarria izatea medikuntza pertsonalizatuaren osagai genetikoan sakontzen jarraitzeko, gaixotasunen ezagutza genetikoa, hala nola kolon eta ondesteko minbizia, Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleriari helaraziz eta egokituz; horrek guztiak berekin dakarren aurrerapenarekin gaixotasun horren eta beste batzuen diagnostikoan eta tratamenduan.

Informazio gehiago