Biogipuzkoa Osasun Ikerketako Institutuak eta Donostialdeko ESIk, Gipuzkoako gainerako ESIekin lankidetzan, “Gipuzkoa Osasunean Berritzaile” jardunaldiaren bigarren edizioa antolatu dute

Topaketa hau Gipuzkoako osasun-sistemako langile sanitario eta kudeatzaile guztiei irekia dago, eta berrikuntza osasun arloko eraldaketa-motor gisa sustatzea du helburu. Jardunaldian  berrikuntzak osasun-sistemaren beharrei (klinikoak, asistentzialak, antolakuntzakoak edo teknologikoak) nola erantzun diezaiekeen aztertuko da, eta Biogipuzkoako Berrikuntzari Laguntzeko Unitatearen lana aurkeztuko da. Unitate horrek jardun asistentzialaren eta konponbide berritzaileen sorkuntzaren arteko lotura gisa jarduten du.

Izen-emateak azaroaren 19ra arte daude zabalik esteka honetan

“GIPUZKOA OSASUNEAN BERRITZAILE” II. JARDUNALDIA

 2025eko azaroaren 21ean

Biogipuzkoa OIIko areto nagusian

 12:00-14:00h

 Presentziala

Luntxa:14:00 Institutuko Prestakuntza Gelan. 3. solairua

Programa