Biogipuzkoak urrats garrantzitsu bat eman du Zientzia Herritarrean
Biogipuzkoak urrats sendo berri bat eman du Zientzia Herritarra sustatzeko bidean: Uztailaren 12an lehenengo zientzia-herritar topaketa-gunea gauzatu zen, Adinpart proiektuaren barruan. Proiektu hau abiatu zen herritarrek adintzeari buruzko ikerketan eraginkortasunez parte har zezaten bilatzeko, eta ekintza nagusietako bat zen zientzia-herritar topaketa-gunea martxan jartzea.