Biogipuzkoak eta Donostialdeko ESIk “Gipuzkoa Osasunean Berritzaile” jardunaldia egin dute, eta, bertan, Gipuzkoako ESIetako 200 asistentzia-profesional inguru bildu dira
Jardunaldiari hasiera emateko, Itziar Vergara IIS Biogipuzkoako Zuzendari Zientifikoa eta Sara Arevalo Donostia Unibertsitate Ospitaleko zuzendari medikoa ongietorria eman zieten bertaratutakoei. Jardunaldiak Gipuzkoako ESIetako 110 kliniko baino gehiago bildu zituen Onkologikoko ekitaldi-aretoan, eta beste berrogeita hamar bat Zoom bidez.