Biomarkatzaile ez-inbaditzaile berriak aurkitu dira 1. motako distrofia miotonikoa detektatzeko eta haren jarraipena egiteko
Ikertzaile-taldearen hitzetan, “lan hau egitean, sentitzen dugu hobeto ulertzen laguntzen ari garela nola eragiten dion DM1ak garunari eta pazienteen funtzio kognitiboari. Gainera, uste dugu funtsezkoa dela biomarkatzaile horiek klinikarekin eta funtzionamendu kognitibo eta zerebralarekin duten harremana aztertzea; izan ere, korrelatu klinikorik ikusten ez bada, haien erabilgarritasun praktikoa mugatua izan liteke“.
