Bularreko Minbiziaren Munduko Eguna 2025

Urriaren 19an Bularreko Minbiziaren Munduko Eguna ospatzen da, eta egun horretan hainbat jarduera egiten dira hainbeste pertsonari eragiten dien minbizia ikusarazteko. Gure Institutuan, besteak beste, Ander Urruticoecheak eta María M. Caffarelek zuzendutako Bularreko minbizia taldeak ikertzen du minbizi hori.  “Azpimarratu nahi dugu ez zaigula ahazten gure lana gaixotasun hori duten pazienteentzat dela. Katxalin, Minbiziaren Aurka, Bularreko Minbizi Metastasikoaren Elkartea, Maite Ta Bizi, Con Cancer y Metas edo Iñurri bezalako elkarte askorekin lan egiten dugu askotan” adierazi dute ikertzaileek.

Irakurri gehiago