Minbiziaren Aurkako Munduko Eguna

Minbiziaren Aurkako Munduko Eguna atzo izan zen, otsailaren 4an. Hori dela eta, EITBko Gaur Egun albistegiak Donostialdeako ESIko profesional hauen adierazpenak jaso zituen: Naiara Sagastibeltza, Onkologia Medikoko zerbitzuburua, eta María Otaño Ariño, onkologoa.

Haien esku-hartzean gai hauei buruz hitz egin dute: minbizi-kasuak gero eta gazteagotan agertzea, eskura dauden tratamendu berriak eta minbizia duten pertsonen biziraupena hobetzeko diagnostiko azkar batek duen garrantzia.