Caramel proiektuaren jardunaldiak arrakasta handia izan du

Urriaren 7an egin zen «ZURE BIHOTZA ERE ALDATZEN DA: menopausiako osasunari buruz hitz egin dezagun» izeneko jardunaldia

Topaketa Donostiako Aquariumean egin zuten, eta benetan aberasgarria izan zen, lehen mailako arretako taldeak CARAMEL proiektuaren lehen fasean lortutako emaitzen berri eman baitzuen —Gipuzkoan 2.000 emakumek baino gehiagok hartu zuten parte proiektuan—.

Gainera, ekitaldian ahotsa eman zitzaien parte-hartzaileei, profesionalei eta bertaratu zirenei, eta hobeto jakin ahal izan zuten emakumeek nola bizi duten osasun kardiobaskularra menopausiarako trantsizioan.