Irekita dago Enpresa Lasterketan izena emateko epea
Otsailaren 17an, asteartean, irekiko da Enpresen Lasterketan izena emateko epea, eta 2026ko maiatzaren 17an izango da, 10:15ean.
Parte hartu nahi duten taldeek mezu elektroniko bat bidali beharko dute OSID.komunikazioa@osakidetza.eus helbidera, Komunikazio Unitateak izapide hauek egin ahal izan ditzan: inskribatzeko izapideak, dortsalak jasotzekoak, kamisetak eskatzekoak, etab.
Mezu horretan informazio hau agertu beharko da:
- Taldeko kideen izen-abizenak, NANa eta jaioteguna.
- Laneko zerbitzua, unitatea edo lekua
- Kamisetaren neurria (S, M, L, XL)
Dortsalak Belartzako Decathlonen jasoko dira (Fernando Mugica kalea, 2, 20018, Donostia), maiatzaren 14an, osteguna, 15:00etatik 19:30era, eta maiatzaren 15ean, ostirala, 9:30etik 19:30era.
Kamisetak maiatzaren 14an eta 15ean jaso ahal izango dira Donostiako Unibertsitate Ospitaleko beheko solairuko Komunikazio Unitatean, 08:00etatik 14:30era.
