Chlamydia trachomatis bidezko infekzioaren baheketa sexualki aktiboak diren emakume gazteei Emagin-Ginekologiako ohiko kontsultan
Ikerketa-taldeak nabarmendu duenez, “lan honen emaitzak argitaratzeak aukera ematen du osasuneko hainbat profesionalen (Barne Medikuntza/Gaixotasun Infekziosoak, Ginekologia, Erizaintza/Emaginak, Mikrobiologia, Epidemiologia eta Osasun Publikoa) arteko lankidetza- eta sinergia-ekimen ikertzaileak bistaratzeko. Ekimen horiek gure inguruko STIen egoera epidemiologikoa deskribatzen dute, eta aztertu diren eta kostu-eraginkorrak diren neurriak asistentzia-errutinan ezartzea justifikatzen dute. Horrek guztiak STIetan prebentzio-estrategia berriak esploratzen jarraitzera bultzatzen gaitu, esposizio handieneko biztanleei irismena zabaldu ahal izateko“.
