Lekualdatze-lehiaketa: behin-behineko esleipena argitaratzea
2026ko abuztuaren 11n, aurreikusita dago Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren webgunean argitaratzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Pertsonen eta Talentuaren zuzendariaren ebazpenak. Ebazpen horietan, onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda eta lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2025eko abenduko zikloari dagozkion destinoen behin-behineko esleipena jasotzen dira, 10 kategoria hauetakoak:
FAC. ESP. ALERGOLOGIAKO MEDIKUA
FAC. ESP. ANGIOLOGIAKO ETA KIRURGIA BASKULARREKO MEDIKUA
FAC. ESP. AHOKO ETA AURPEGI-MASAILETAKO KIRURGIAKO MEDIKUA
FAC. ESP. KIRURGIA PEDIATRIKOKO MEDIKUA
FAC. ESP. ENDOKRINOLOGIA ETA NUTRIZIOKO MEDIKUA
FAC. ESP. MEDIKUNTZA INTENTSIBOKO MEDIKUA
FAC. ESP. MEDIKUNTZA NUKLEARREKO MEDIKUA
FAC. ESP. MEDIKUNTZA PREBENTIBOKO ETA OSASUN PUBLIKOKO MEDIKUA
FAC. ESP. NEUROFISIOLOGIA KLINIKOKO MEDIKUA
FAC. ESP. OSPITALEKO ERRADIOFISIKAKO MEDIKU TEKNIKARIA
Ebazpen horien edukia 2026ko abuztuaren 11n argitaratuko da.
Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrean parte hartzeari uko egin nahi dioten izangaiek 2026ko uztailaren 24ra arteko epea izango dute, egun hori barne.
Ebazpenak argitaratu ondoren, erreklamazioak aurkezteko epea 10 egun baliodunekoa izango da, eta 2026ko abuztuaren 25ean amaituko da. Egun horretatik aurrera ez da erreklamazio-idazkirik onartuko.
Webgunearen bidez, erreklamazio-eredua eskuratu ahal izango da.
