COVID-19 birusaren susmoa dagoenerako Donostialdea ESIaren jarduera-protokoloa

Donostia Unibertsitate Ospitalea COVID-19 birusaren kasu susmagarriak artatzeko erreferentziazko ospitaleetako bat da.
Donostialdea ESIan lantalde bat osatu da zerbitzu hauetako langileekin: Larrialdiak, Medikuntza Intentsiboko Zerbitzua, Gaixotasun Infekziosoen Zerbitzua, Prebentzioko Oinarrizko Unitatea, Medikuntza Prebentiboko Zerbitzua, Laborategiko KKU, Pediatriako Zerbitzua eta Zuzendaritza Medikoa. Lantalde horrek protokolo hau osatu du, dokumentu ofizialak gure erakundera egokitzeko helburuarekin, eta ikertzen ari diren kasu posibleak gurera iristean arreta-eremu bakoitzak izango dituen jarduerak zehazteko asmoz.

Protokoloa Informazioa webgunean