Covid-19ari buruzko baliabide gehiago: Oxfordeko Ebidentzian Oinarritutako Medikuntzako zentrua, Radiological Society of North Americaren ataria, Fisterra…

Donostialdea ESIko intraneteko baliabideen atala etengabe eguneratzen ari da; hauek dira gehitu diren azkenak:

Oxford COVID-19 Evidence Service

Koronabirusaren pandemiarekin lotutako idazkiak, gogoetara gonbidatzen dutenak; datuen analisiak, eta ebidentziaren berrikuspen azkarrak. Aldizka eguneratzen dira.

RSNA Special Focus: COVID-19

Artikuluak, podcastak, irudiak, berriak eta abar.

Fisterra: guía Enfermedad por coronavirus 2019 (COVID-19)

Gidaliburuaz gain, Fisterran erregistratutako profesionalentzako foro bat dago, zalantzak, iruzkinak eta abar azaltzeko, bai eta 2019ko koronabirusari buruzko informazio-atari ireki bat ere: https://www.fisterra.com/covid-19/.

COVID-19 Data Portal

Atari hau 2020ko apirilean atera zen, partekatzeko eta aztertzeko garrantzitsuak diren datu-multzoak biltzeko, koronabirusari buruzko ikerketa bizkortzeko.

 Covid-19ari buruzko baliabideetarako sarbidea