Cristina Calvo, Donostialdeko ESIko Pediatriako Kudeaketa Klinikoko unitateburua: «Gaur egun, esan dezakegu txertaketa dela meningitisarekin amaitzeko modurik eraginkorrena».

Cristina Calvo Donostialdeko ESIko Pediatriako Kudeaketa Klinikoko unitateburuak azaldu digu zer den meningitisa, zerk sortzen duen eta zein diren adin-talde bakoitzeko sintoma ohikoenak. Meningitisaren agerpena nola identifika dezakegun ere kontatzen digu, eta gaixotasun horrekin amaitzeko txertaketak duen garrantzia azpimarratzen du.