Datu klinikoen estandarizazioa, ikerketan erabiltzeko gakoa

Alba Garin-Mugak, Biogipuzkoa Osasun Ikerketako Institutuko e-Salud taldeko ikertzaileak, koordinatu du Asuncion Klinikaren datu klinikoak estandarizatu dituen lana, datueok ikerketan hobeto ustiatzeko. Vicomtech (Naroa Mendez eta Eduardo Alonso), Asunción Klinika (Moisés Espejo eta Maite López) eta STT Systems (Maykel Alonso-Arce eta Eñaut Rojo) enpresetako profesionalekin batera egin da lan hori, eta emaitzak Studies in Health Technology and Informatics nazioarteko aldizkari zientifikoan argitaratu dira.

Irakurri gehiago