“Donostia Literarioa” ipuin lehiaketaren 7. edizioaren sari banaketa

Pasa den apirilaren 23an, Liburuaren Egunean, “Donostia Literarioa” ipuin lehiaketaren 7. edizioaren sariak banatu ziren.

Amaia Mateos izan zen irabazlea euskarazko modalitatean, “Animaliak begietan” kontakizunarekin. Gaztelaniaz Ane Cabido nagusitu zen “Mi primera gran historia” lanarekin.

Bejondeiela gure bi irabazleei, baita ilusioz eta kalitate handiko kontakizunekin parte hartu duten gainerakoei ere.

Aurtengo kontakizunen liburua deskarga dezakezue esteka honetan:

Donostia Literarioa 2021