“Donostia Literarioa” kontakizun laburren 7. lehiaketa

Donostialdea ESIak Donostia literarioa kontakizun laburren 7. lehiaketarako deia egiten du, osasun-langileen sormena sustatzeko.

 Oinarriak

  1. Donostialdea ESIko, Biodonostiako eta Osakidetzako Gipuzkoako langileei zuzendutako lehiaketa da. Egile bakoitzak lan bakarra bidali ahalko du.
  2. Kontakizunek gutxienez 4 orrialdeko luzera izango dute, eta gehienez 15 orrialdekoa. Gaia librea da.
  3. Lanak WORD FORMATUAN aurkeztu behar dira, 12ko tamainadun “Times New Roman” letra-motarekin, eta Komunikazio Unitatera bidali behar dira (marian.vazquezhernando@osakidetza.eus), izenburua edo goiburua jarrita, eta egilearen izen-abizenak, lantokia eta telefono zenbakia edota helbide elektronikoa
  4. Azken lehiaketako irabazleek ezin izango dute parte hartu hurrengoan.

Sariak

  1. Kontakizun garailearen saria luma estilografiko bat izango da.
  2. Epaimahaia literatura eta letren munduarekin zerikusia duten ESIko profesionalak izango dira.
  3. Lanak aurkezteko epea apirilaren 6an amaituko da. Epaimahaiko erabakiaren jakinarazpena eta sari-banaketa Ekitaldi-aretoan egingo dira, apirilaren 23an, “Liburuaren Egunean”.
  4. Aurkeztutako lanak formatu digitalean argitaratuko dira.

Informazio gehiago:
Komunikazioan. Tel.: 943 007 359 / (83) 7613
osid.komunikazioa@osakidetza.eus