Donostia Ospitaleak ebakuntza aitzindaria egin dio giltzurruneko arazoak zituen haur bati

El Diario Vasco egunkariak aditzera eman du Euskadin lehen aldiz interbentzioa egin zaiola bularreko haur bati ureterraren eta giltzurrunaren arteko estugunea zuzentzeko laparoskopia bidez (gutxi inbaditzen duen teknika bat).