Donostia Sustapenak eta Biogipuzkoak lankidetza indartu dute biozientzien arloan talentua eta berrikuntza sustatzeko
Bi erakundeek hitzarmen berri bat sinatuz, Donostia ikerketa eta berrikuntza biosanitarioko bikaintasun-polo gisa finkatzeko konpromisoa berritu dute. Hitzarmen horri esker, biek bokazio zientifikoak sustatuko dituzte gazteenen artean, eta ekintzailetza-programak eta enpresen hazkundea indartuko dituzte transferentzia teknologikoa bultzatuz.
