Donostia Unibertsitate Ospitalea COVID-19rik gabeko zentroa da dagoeneko

Joan den ostiralaz geroztik, Donostia Unibertsitate Ospitalea COVID-19rik gabeko zentroa da.

Koronabirusaren ondorioz ospitaleratutako paziente guztiek emaitza negatiboak eman dituzte PCR testetan; beraz, birusak ez du aktibo jarraitzen organismoetan, eta gaixotasuna gainditu dutela esan daiteke.

Horrela, Donostia Unibertsitate Ospitalea koronabirusik gabeko Euskadiko erreferentziazko lehenengo lurralde-zentroa da, joan den ostiralean bildutako emaitza negatiboei eutsi egin baitzaie asteburuan.

Zalantzarik gabe, kontu handiz hartu behar den albiste on bat da hau, eta erne ibili eta prebentzio-neurriak errespetatu behar ditugu, edozein unetan berriz ager daitekeelako.