Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian parte hartu dute Donostialdeko ESIko erizainek
Donostialdeko ESIko hainbat erizainek, besteak beste Izaskun
Ferrer erizaintzako zuzendariordeak eta Estibaliz Arguelles pediatriko KKUko erizaintzako koordinatzaileak Amaia Mayor SATSEko idazkari nagusiarekin batera parte hartu zuten pasa den apirilaren 26an Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian egindako mahai-inguru batean.
Mahai-ingurua “L’intérêt d’Adam” film luzea proiektatu ondoren burutu zen, bertan erizaintza-jarduerarekin lotutako gaien inguruan mintzatu ziren eta publikoak gogotsu hartu zuen parte.
