Donostiako Unibertsitate Ospitalea danborren erritmoan
San Sebastian egunean Euskal Bilera elkarteko haurren danborradak Donostiako Unibertsitate Ospitalea bisitatu zuen, egun hunkigarri hori gurekin batera ospatzeko. Danborrariek San Sebastian martxa jo zuten, eta ospitaleratutako haur eta pazienteei zapiak banatu zizkieten.
Eskerrik asko Euskal Bilera elkarteari, urtez urte egun berezi hau Ospitalearekin batera ospatzeagatik.






