Donostiako Unibertsitate Ospitalean ohiko jarduera asistentziala berreskuratzeko plangintza

Osakidetzako jarduera asistentziala berreskuratzeko plangintzaren barruan, Donostiako Unibertsitate Ospitalean neurri hauek hartuko dira, murrizketak arintzeko:

PCR probak:

COVIDarenak izan daitezkeen sintomarik ez duten pazienteei PCRak sistematikoki egiteari utziko zaio, ospitaleratu behar dutenean.

Halaber, ospitaleratutako pazienteen kontrolerako aldizkako PCR proba sistematikorik ez da egingo, COVIDarenak izan daitezkeen sintomarik ez badute.

Proba diagnostikoen, kirurgia txikiaren eta kirurgia handi anbulatorioaren aurretiko PCRak ere ez dira egingo.

Ordea, kirurgia handia egingo zaien eta ospitaleratu behar diren pazienteei PCR proba egingo zaie ebakuntzaren aurretik.

Irizpide klinikoaren arabera COVID-19aren oharkabeko infekzio batek eboluzio kliniko egoki bat eragotzi dezakeela uste denean, pazienteei PCR proba egingo zaie.

 

Paziente kirurgikoen familiakoentzako oharra

Paziente kirurgikoen familiakoei dagokien bloke kirurgikoan berariaz ezarritako informazio-gelan emango zaizkie argibide guztiak.

 

Pazienteen mugikortasuna eta laguntzaileak

Pazienteak gelatik atera ahal izango dira paseatzera, betiere irizpide kliniko asistentzialen arabera egokia denean, eta gelatik ateratzeko uneari eta moduari buruz solairuko langileek agindutakoa betez.

Bisitak ez dira baimenduko eta paziente bakoitzak laguntzaile bakarra eduki ahal izango du. Bestalde, laguntzaile horiek haien artean txandakatu ahal izango dira, eta maskara kirurgiko bat eraman beharko dute, behar bezala jarrita; eskuak maiz garbitu beharko dituzte, eta gelako gainerako jendearekin segurtasun-distantzia mantentzen saiatu.

Bestalde, laguntzaileek ezingo dute ospitalera etorri, sukarra, arnas sintomak edo COVIDarenak izan daitezkeen sintomak badituzte, COVIDa duen norbaitekin kontaktu estuan egon badira edo COVIDaren kasu baieztatu bat badira.

 

Soilik mantenduko dira gaurko eta biharko zitarekin jarduera kirurgikorako eta proba osagarrietarako programatuta dauden PCRak. Orain arte egiten ziren gainerako PCRak bertan behera geratu dira gaurtik (osteguna), atzoko oharrean adierazi bezala.

 

ZUZENDARITZA ASISTENTZIALA