Donostialdea ESIak Radio San Sebatian iratiaren Bikaintasun Saria jaso du

Azaroaren 17an Radio San Sebastian sarien hirugarren edizioa egin zen. Sariek urtean zehar beren sektorean nabarmendu diren eta gizartearentzat erreferente diren pertsona, enpresa edo erakundeak aintzatesten dituzte.

Aurten ”Inpaktu Soziala”ren saria Gipuzkoako osasun-langileentzako izan da, pandemia hasi zenetik gure lurraldean koronabirusaren aurkako borrokan egindako ahaleginagatik.

Saria Eider Uzkudun Zarauzko LMAko unitateburuak eta Loli Cid Altzako BAEko arduradunak
jaso zuten, Donostialdea ESIko profesional guztien izenean.