Donostialdea ESIko Erratidiagnostiko Zerbitzuak Erradiologia Medikoko Espainiako Elkarteko Erradiologia Zerbitzuaren 2020ko saria lortu du

Erradiologia Medikoko Espainiako Elkarteak (SERAM) Erradiologia Zerbitzuaren 2020ko saria eman dio Donostialdea ESIko Erradiodiagnostiko Zerbitzuari. Sari hau erradiologiako praktika profesionala hobetzeko zerbitzu garrantzitsu, interesgarri edo eraginkorrenari ematen zaio.

Sari banaketa azaroaren 10ean egin zen, Erradiologiaren Nazioarteko Egunean. Aurten, Espainiako Medikuntza Erradiologiako Elkarteak “Zurekin krisi uneetan” leloa aukeratu du, erradiologia zerbitzuak Covid-19ren aurkako borrokan modu oso aktiboan parte hartzen ari direla jakinarazteko.

Zorionak!