Donostialdea ESIko Ginekologia Zerbitzuak Endometrioko Minbiziaren Kirurgiako Akreditazioa jaso du

Donostialdeko ESIko Ginekologia Zerbitzuari Europako Onkologia Ginekologikoko Elkarteak (ESGO) Endometrioko Minbiziaren Kirurgia Ziurtagiria eman dio.

Zerbitzua akreditazio hori lortzen duen Euskadiko lehena da, eta Estatuan errekonozimendu hori duen bakarrenetakoa.

Akreditazioaren arabera, Donostialdea ESIko Ginekologia Zerbitzua Europako abangoardian dago minbizi mota horren tratamendu kirurgikoan, pazienteentzako kalitate- eta segurtasun-estandar altuenak bermatuz.

Batzorde ebaluatzaileak esplizituki onartu du gure datu klinikoen goranzko joera eta kalitate bikaina.

Zorionak!!!