Donostialdea ESIko hainbat zerbitzu ikuskatu dira, Kalitatearen Kudeaketa Sistemen ISO 9000:2015 Arauaren eta asistentzia sanitarioko Infekzioen UNE 179006 Arauaren arabera

Aste honetan, Kalitatearen Kudeaketa Sistemen ISO 9000:2015 Arauaren kanpo-auditoretzak egin dira Farmazia,  Mantentze eta Kalitate zerbitzuetan, eta horien irismeneko zerbitzu guztien ziurtagiriak berritu dira: Onarpena, Anatomia Patologikoa, Esterilizazioa, Farmazia, Mantentze-lanak, Erradioterapia eta Larrialdi Orokorrak.

Era berean, eta modu integratuan, ospitalea UNE 179006 Arauarekin ikuskatu da. Arau horrek ezartzen du zer baldintza bete behar dituen kudeaketa-sistema batek ospitaleetako osasun-arretari lotutako infekzioak zaintzeko, prebenitzeko eta kontrolatzeko.

Auditoriak AENORek egin ditu, on line, COVID-19aren egungo egoeren ondorioz, eta guztiak gainditu dira, desadostasunik gabe.

Zorionak guztioi eta eskerrik asko egindako ahaleginagatik.