Donostialdea ESIko langileen txertaketa

Joan den astelehenean, urtarrilaren 18an, Donostialdea ESIko profesionalei   SARS-CoV-2aren aurkako txertoaren lehen dosiak eman zitzaizkien. Lehenengo txertoak COVID-19aren susmoa edo baieztapena duten pazienteak artatzen dituzten edo haiekin kontaktua duten unitate eta zerbitzuetako profesionalek jaso dituzte. Datozen asteetan, ESIko gainerako langileek – prestakuntzan daudenak edo ohiko kontratak barne– jasoko dute txertoa.