Donostialdeko ESIa ere euskararen alde!

Pasa den igandean, apirilak 10,  amaitu zen Korrikaren 22. edizioa Donostian, eta Donostialdeko ESIak edizio honetako azken kilometroetako bat egiteko ohorea izan zuen,  2539. kilometroa, hain zuzen. Lekukoa eraman zuten Eider Uzkudunek, Jose Ramon Furundarenak eta Felix Zubiak gure erakundeko ordezkaritza zabal baten babesa izan zuten.
Aurreikusitako ordua baino zertxobait beranduago, Jose Ramonek goizeko 9:41ean hartu zuen lekukoa eta, “Osasungintzan ere euskararen alde” oihukatuz eta kamiseta urdinez jantzita, Donostialdeko ESIak bere kilometroa egin zuen emozioz beteriko ekitaldi maitagarri batean.
Karmele Jaiok Korrika honetako mezuan irakurritakoa gogoratzea besterik ez zaigu geratzen:
«Sinetsi dezagun euskara ez dela daukagun zerbait, garen zerbait baizik».
Animatu euskara zuen lan hizkuntza bihurtzera!