Donostialdeko ESIa Korrikarekin bat; parte hartu gure kilometroan!
Zurea da 2535. kilometroa!
Bat egin nahi baduzu, jaso kamiseta Komunikazio Unitatean martxoaren 11tik aurrera, 9:00etatik 14:00etara. Donostialdeko ESIko kilometroa korritzeko konpromisoa hartzen duten pertsonei bakarrik emango zaie kamiseta. Parte-hartzaileek, amaitzean, taldeko argazkia egingo dute.
Martxoaren 14an Irundik abiatu eta martxoaren 24an iritsiko da Baionara, ordurako Euskal Herri osoa zeharkatuta eta makina bat kilometro eginda euskararen alde.
Beraz, aurten ere gure hitzordua izango da martxoaren 23an, 19:00ak aldera, Antso Jakituna hiribidean, Villa Miraflores loradenda parean.