Donostialdeko ESIa Korrikarekin bat; parte hartu gure kilometroan!

Zurea da 2539. kilometroa!

Martxan da 22. KORRIKA eta, oraingoan ere, Donostialdeko ESIak bat egin du ekimenarekin. Martxoaren 30ean Amurriotik abiatu eta apirilaren 10ean iritsiko da Donostiara, ordurako Euskal Herri osoa zeharkatuta eta makina bat kilometro eginda euskararen alde.

Aurten gure hitzordua izango da apirilaren 10ean, igandea, 09:00ak inguruan, Easo-Moraza kaleen izkinean.

Aurten apirilaren 10ean (igandean)  izango dugu hitzordua, 09:00ak inguruan, Easo-Moraza kaleen arteko izkinean.

KORRIKA pausoekin bezala, hitzekin osatu nahi dugu gure eguneroko jardunaren ibilbidea Donostialdeko ESIan: hitzen bitartez ekinez, HITZEKINez. Zuri esker asko eta luzeak dira egin ditugun kilometroak eta zure hitzak uztartuz osatu nahi ditugu geratzen zaizkigun guztiak. Ekin hitzekin, hitz egin!

Bat egin nahi baduzu, jaso kamiseta Komunikazio Unitatean apirilaren 1etik aurrera, 9: 00etatik 14: 00etara. Donostialdeko ESIko kilometroa korritzeko konpromisoa hartzen duten pertsonei bakarrik emango zaie kamiseta. Parte-hartzaileek, amaitzean, taldeko argazkia egingo dute.

Korrika 2022

 

Antolatzaileen COVID-aren inguruko oharra:

.    Indarrean dauden arauak bete.

.    Segurtasun distantzia ezin bada mantendu, maskara erabili.

.    Furgonetatik luzatuko zaizkizuen gomendioei kasu egin.