Donostialdeko ESIa “La otra cara” programako protagonista

Lankide agurgarriak:

Dakizuen bezala, duela aste batzuk gure instalazioak ETB2ko “La otra cara” saioaren agertoki bihurtu ziren. Grabazio egunak amaitu ondoren, eskerrak eman nahi dizkizuegu bihotz-bihotzez zuen jarrera bikainagatik, profesionaltasunagatik eta uneoro emandako erraztasunengatik.

Zuen laguntzari esker, Donostialdea ESIren funtsa erakustea lortu dugu

Poz handiz iragartzen dizuegu saioa ostiral honetan, hilak 15, gaueko 22:15ean emango dela ETB2n.

Emaitzaz gozatzera gonbidatzen zaituztegu; proiektu hau, azken finean, denon eguneroko lanari egindako aitortza baita.

Besarkada handi bat,