Donostialdeko ESIa VIVEbiotech-en egoitza berriaren inauguraziora gonbidatu dute

Itziar Pérez gerenteak eta Idoia Gurrutxaga Donostialdeko ESIko zuzendari medikoak parte hartu zuten Miramongo parke zientifiko eta teknologikoan dagoen VIVEbiotech egoitza berriaren inaugurazio ekitaldian, ekainaren 4an,. Ekitaldi horren Iñigo Urkullu lehendakaria buru izan zen, eta erakundeen babes zabala izan zuen.

VIVEbiotech da Estatu osoan bektore lentibiralak sortzen dituen lehen konpainia eta bakarra. Bektore lentibiral bat birus aldatu bat da, ibilgailu gisa erabiltzen dena zelula baten nukleoan material genetiko exogenoa sartzeko eta, horrela, kaltetuta edo absente dauden geneak ordezteko, horiek baitira kaltetutako zelulek beren funtzioa behar bezala ez betetzea eragiten dutenak.

Ekitaldian Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi zuenez ” txertoen arloko egungo nazioarteko estrategiak agerian utzi du ikerketa bultzatzea bezain beharrezkoa dela ekoizpen-gaitasun propioa izatea”.