Donostialdeko ESIak bere work kafea aurkeztu du Osakidetzako II. Berdintasunaren aldeko Foroan
Donostialdeko ESIko berdintasun-erreferenteek, Maitena Larrañagak
eta Ángela Alejosek, joan den ekainaren 12an Gasteizen egindako II. Berdintasunaren aldeko Foroan parte hartu zuten. Foro horretan, joan den urrian Donostialdea ESIan egindako work kafea aurkeztu zuten.
Work kafe hori, “Erantzukizuna landuz” lelopean, talde-gogoetarako gune gisa sortu zen. Bertan, gure ESIko 26 zerbitzutako profesionalek parte hartu zuten, eta beren ikuspuntuak eta esperientziak partekatu zituzten, erantzukidetasunari buruz eztabaidatzeko.
Foroaren bigarren edizio honetan, “Berdintasunari tokia emanez” leloarekin, Osakidetzan berdintasunaren arloan berriki abian jarri diren jardunbide egokiak aurkeztu ziren.
programa PORTADA PLAN_II BERDINTASUN FOROA_II FORO IGUALDAD_eus_cas
