Donostialdeko ESIak Errege Koparen erreplika jaso du pandemian egindako lanagatik

Joan den urriaren 16an, Anoetako futbol-zelaian jokatu zen Real Sociedad – Mallorca partidan, Donostiako zaleek Errege Kopa irabazi izana beren taldearekin ospatzeko aukera izan zuten.

Ospakizun horretan, partiduaren atsedenaldian, Jokin Aperribay Realeko presidenteak Errege Koparen erreplika oparitu zien Donostialdeko ESIri eta gure erakundeko pertsona guztiei.

Itziar Pérez Donostialdeko ESIko zuzendari gerenteak jaso zuen kopa, gure erakundeko ordezkaritza batekin batera.

Mila esker eta goazen Erreala!!!