Donostialdeko ESIak izena eman du EUSKARALDIAN

Aurten ere Donostialdeko ESIak Euskaraldian izena eman du, oraingoan, entitate gisa; horrek esan nahi du gure erakundean barrena ariguneak sortu behar ditugula; hau da, euskararen erabilerak presentzia eta bermea izango duen eremuak izendatu behar ditugu. Bertan lan egiten dutenek “belarriprest” edo “ahobizi” gisa aritu beharko dute lanean. Eremu horiek bi baldintza bete beharko dituzte, batetik, langile guztiek euskara ulertzeko gaitasuna izan beharko dute eta ebstetik, kide guztiek parte hartzeko borondatea erakutsiko dute.

Baldintza horiek betetzen dituen lan talde batean ari bazarete, eman izena, jarri harremanetan Euskara Atalarekin: 943007082

OSID.ZBGIZABALIABIDEAK.EUSKARA@osakidetza.eus

Euskaraldiari buruzko informazioa:  https://euskaraldia.eus/ariguneak/entitateen-izen-ematea/