Donostialdeko ESIak parte hartu du Neurologiako Erizaintzako EAEko 1. Jardunaldian

Otsailaren 6an Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean egin zen Neurologiako Erizaintzako EAEko 1. Jardunaldia. EAE osoko erizaintzako profesionalak bildu ziren bertan, zainketa neurologikoaren aurrerapenak, berrikuntza eta ikerketa partekatzeko.

Donostialdeko ESIaren ordezkari gisa, profesional hauek hartu zuten parte:

  • Yolanda Pascual Murciego, neurologiako kanpo-kontsultetako zerbitzuko mugimenduaren nahasmenduen erizaina. Hitzaldia eta posterra: “Terapias avanzadas en la enfermedad de Parkinson“.
  • Arantza López de Turiso López, ospitalizazio-unitateko neurologiako erizaina, hitzaldi honekin: “Monitorización inguinal ecoguiada en el abordaje endovascular del ictus”.
  • Tania Herrera Barcia, neurologiako kanpo-kontsultetako erizaina, hitzaldi honekin:  “BPSO en Neurología. Cuidados centrados en la persona y familia”.
  • Idoia Mendiburu Arrieta, neurologiako kanpo-kontsultetako zerbitzuko esklesori anizkoitzaren eta nahasmendu kognitiboen erizaina. Mahai-inguru hau moderatu zuen: “La fuerza de la colaboración: la persona como eje del cuidado neurológico”.

Haien esku-hartzeek nabarmendu zuten erizaintza neurologikoak funtsezko zeregina duela pazientearen arreta integralean, bai eta ikerketaren eta etengabeko eguneratzearen garrantzia ere, asistentziaren kalitatea hobetzeko.