Donostialdeko ESIak Zarauzko Udalak antolatutako “Guztion eskuetan” ekimenean parte hartu du

Donostialdeko ESIak joan den maiatzaren 9an (larunbata) parte hartu zuen, urtero bezala, Zarauzko Udalak antolatzen duen “Guztion eskuetan” ekimenean.

Kanpaina horren bidez, larrialdiei nola aurre egin irakatsi nahi zaie herritarrei, istripuak prebenitzeko moduari eta kasu bakoitzean jarduteko moduari buruzko informazio erabilgarria biltzen duen liburuxka bat postontzietan sartuta. Gainera, egindako ariketa praktikoen bidez Zarauzko bizilagunei erakutsi zieten larrialdi-zerbitzuek nola egiten duten lan erreskateekin, bide-segurtasunarekin edo bihotz-biriketako bizkortzea (BBB) egitearekin lotutako jarduketetan.

Osakidetzako profesionalez gain, beste erakunde batzuek ere bat egin zuten ekimen horrekin, besteak beste: Ertzaintza, SOS Deiak, DYA, Gipuzkoako suhiltzaileak, Udaltzaingoa eta Zarauzko Zingira Babes Zibila.