Donostialdeko ESIaren beste alderdi bat erakutsi du “La otra cara” programak
Pasa den larunbatean, maiatzaren 16an, ETB2 katean «La otra cara» programa eman zuten. Bertan, Donostialdeko ESIko hainbat unitateren eta zerbitzuren eguneroko funtzionamendua deskribatu zuten.
Ordubete inguruko programa horretan profesionalek eta pazienteek hartu zuten parte, asistentzia sanitarioaren askotariko alderdien egunerokotasuna erakusteko.
