Donostialdeko ESIaren Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Alergologia Unitatea, immunoterapia aurreratuaren unitate gisa akreditatua
Alergologia eta Immunologia Klinikoaren Espainiako Elkarteak Donostialdeko ESIaren Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Alergologia Unitatea immunoterapia aurreratuko unitate gisa akreditatu du.
Aintzatespen garrantzitsu horrek bost urteko balioa du, eta bere helburua da “alergenoen immunoterapia espezifikoaren tratamendua jasotzen duten pazienteen arreta klinikoa hobetzea, jardunbide kliniko egokiaren irizpideei jarraiki”.
Beste helburu bat da, halaber, “tratamendu hori administratzeko segurtasuna areagotzea, eta datuen maneiua eta etorkizuneko aprobetxamendua inplementatu ahal izatea”.
Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Immunoterapia Unitatea 2002. urtetik dago martxan, eta urtean 1400 dosi inguru ematen dira bertan. Bestalde, immunoterapia emateko erreferentziazko unitatea da gure ESIan eta Bidasoko ESIan.
Alejando Joral Alergologia Unitateko buruak jaso zuen saria, Palman, urriaren 26tik 29ra bitartean, “Alergologia pertsonalizatua: immunoterapia eta medikamentuekiko alergia” izenburuarekin egin zen alergologia pertsonalizatuari buruzko nazioarteko sinposioan.