Donostialdeko ESIaren Zaintza-arloko Ikerketaren I. Jardunaldia: “Ikertuz ere zaintzen dugu”
Joan den apirilaren 10ean, Donostialdeko ESIko Zainketen Ikerketako I. Jardunaldia egin zen Donostialdeko ESIko profesionalentzat, Donostiako Unibertsitate Ospitaleko ekitaldi-aretoan.
Jardunaldian aipagai izan ziren erizainek gaur egungo errealitateak aldatzeko, zainketak hobetzeko eta ebidentzia zientifikotik diziplina gisa aurrera egiteko duten ahalbidea; izan ere, ikerketan ondo formulatutako galdera batek pentsaezinak ziren helburuak iristeko bide berriak ireki ditzake.









